XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estibalizko Agustin Apaolaza beneditarrai buruz idazteko asmoa zuen; argitaratu dituen azken liburuak direla eta idazlantxo bat ongi merezi zuela adierazi zidan...

Ni neu ere Fr. Bartolomeren lan osoen argitarapen serio eta ziur bat harekin eta beste norbaitekin elkarlanean laster hastekotan nintzen...

Fruiturik hoberenak ematen eta ametsez beterik zela, isildu zitzaigun betiko jakintsua...

Lino Akesolok jakintzaz eta gaitasunez idatz zezakeena baino askoz gutxiago idatzi zuen...

Idatzi zuenik gehiena aldizkarietako idazlan eta eman zituen hitzaldien osatzen dute.

Hala ere ondare aberatsa utzi digu.

Zehatzago jakin nahi izanez gero ikus L. Arostegi eta J. Urkizak haren Idazlan guztiak liburuari egindako hitzaurrea (1989).

Diccionario... de Autoridades de la lengua vasca.... (9 liburuki. 1976-1989)

A. Lino Akesoloren hiztegi handia da Manu Sotak utzitako fitxak oinarritzat harturik hark burutua.

Liburuaren izenburuan agertzen diren gainerako izen guztiak bi hauen maila berean ezartzea ez litzateke ez zuzena eta ez egia izango...

Argitaratze lanetan Luis Ortegaren laguntza baliotsua izan zuen...

Hiztegiaren 9 liburukiak osatzen lan eskergaitza egin arren, Lino gizon argia izanik, hiztegia hobetu daitekeela eta hobetu beharko zela apalki aitortzeko ez zuen engararik izan.

Luis Arostegik, Akesolo berarengandik adierazpen hau jasorik zera idazten du:

Baiña irurogei urte inguru danetariko idazkiak arakatzen ibilli dan gizon onek oindiño erriaren iztegiaren ikerketa zeatza osotu bear dala deritxo (Idazlan guztiak, XXVIII. orr.).

Baina hau ez zuen esan, askotan ohi denez, apaltasun faltsuz, bene-benetan eta sentitzen zuenez baizik.

Esandako guztia frogatzeko eta haren idatzitako milaka ohar eta zuzenketa ditugu.

Hona oharren bat duten hiztegiko orrialdeak:

1. Tomoa: 8, 10, 15, 17, 27, 28, 35, 43, 53, 63, 64, 68, 69, 70, 71, 75, 77, 81, 83, 92, 96, 97, 110, 114, 115, 117, 119, 129, 132, 137, (...).